LandaXXIek eta FADEMURek Euskadin berdintasunaren alde aurrera egiteko aliantza aurkeztu dute Araban
Bi erakundeek Kanpezun (Araba) dagoen Orbiso herria aukeratu dute beren baterako bidearen hasiera irudikatzeko.
2024ko irailaren 24a. Landa XXI Euskadiko landa-eremuko emakumeen erakundeak eta Landa Eremuko Emakumeen Elkarteen Federazioak (FADEMUR) gaur aurkeztu dute Kanpezuko (Araba) Orbiso Kultur Zentroan integratuko direla, eta horren ondoriozko antolaketa zein den jakinarazi dute: LandaXXI – FADEMUR Euskadi.
Batasun horri esker, LandaXXIeko mila euskal emakume baino gehiago FADEMUReko 55.000 emakume landatarren sarean parte hartzen hasiko dira. Teresa López López FADEMUReko presidenteak azaldu duenez, "aliantza honekin landa eremuko emakumeen etorkizuna perspektiba hobeekin eta distiratsuagoekin aurkezten da".
Bestalde, Leire Ayala Mazorriaga LandaXXIeko presidenteak bere erakundearen zutabeak adierazi ditu: "LandaXXI landa eremuko emakumeari ahotsa emateko beharretik sortu zen eta hiru zutabetan lan egiten dugu: elkartea, prestakuntza eta ordezkaritza".
Ibernalo Basterra Txasko Kanpezuko alkateak eta Marisol Garmendia Gobernuko ordezkariak ere parte hartu dute aurkezpenean. "Esango nuke hau, berdintasunaren alde diharduten emakume elkartuak, historikoa dela", esan du Garmendiak. Euskadik berdintasunaren arloan duen bidea aipatu, eta gaineratu du: "Urrats horietako asko hemen hasten dira, aliantza honekin, emakumeen sareak funtsezkoak baitira elkarrekin aurrera egiteko. Elkarrekin, arazoak eta erronkak partekatuz, baina baita konponbideak ere ". Eta emakumeek landa-ingurunean duten zeregina nabarmendu du: "Aldaketarako eta etorkizun jasangarriaren bermerako eragileak zarete gure herrientzat. Nekazaritzako familien sostengu ekonomikoa, morala eta emozionala, landa-eremuetako despopulazioaren aurkako benetako euste-dikea ".
Lehenengo jarduera
LandaXXI – FADEMUR Euskadiren aurkezpenaren ondoren, ekitaldia eszenatokiz aldatu da; Kanpezuko Kultur Etxetik herriaren kanpoaldeko nekazaritza-ustiategi batera igaro da.
Horren arrazoia, dronen pilotajearen erakustaldi praktiko bat egitea. Izan ere, aliantza gaur aurkeztu den arren, LandaXXI – FADEMUR Euskadiren jarduera joan den uztailean hasi zen, Euskadiko landa-eremuko emakumeentzako droneen pilotaje-ikastaro batekin.
"FADEMUR Vuela" eskola ibiltariaren dron-pilotuen lehen ikastaro honi esker zihurtatutako pilotuetako batzuk izan dira protagonistak.
Landa eremuko emakumeentzako programak
"FADEMUR Vuela" eskola Allen Landa Planaren barruan dago. Programa horren bidez, FADEMUR nekazaritzako elikagaien sektoreko landa-eremuko mila emakume baino gehiago bultzatzen ari da. Lan-arloan, Ruraltivity ekintzailetza-anezka ere nabarmentzen da; gaur egun, 480 landa-negozio baino gehiago bultzatzen ditu erakundeak.
Ez da erakundeak gizonen eta emakumeen arteko arrakalak murrizteko lan egiten duen eremu bakarra. FADEMURek beste ahalegin batzuk egiten ditu indarkeria matxistaren aurkako borrokan eta zaintzan. Helburuak lortzeko, FADEMURek laguntza publikoak eta pribatuak eskatzen ditu beti, Garapen Jasangarriko Helburuetarako Aliantzen 17. GJHaren aldeko apustu irmoa eginez.
Emakumeek modu ikusezinean hartu ohi duten zainketen gainkarga murrizteko, FADEMURek landa-biztanleriaren zahartze osasungarria sustatzen du "Etorkizun Hobe baterako Zainduz" programaren bidez.
Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko FADEMURen programei dagokienez, programa nagusia Berdintasuna Lantzen da. Horren bidez, erakundeak ekimen berritzaileak abiaraztea lortu du, hala nola, gaitz horrek herrietan dituen mekanismoak aztertzen dituen lehen azterlana – eta bakarra –, landa-eremuetako biztanleei bereziki zuzendutako lehen sentsibilizazio-kanpainak eta Indarkeria Matxistaren Behatokia.
- Informazio gehiago: Paula Álvarez, FADEMUR-eko Prentsa Zuzendaria. 647 503 096.
- LandaXXI - FADEMUR Euskadi: 688 80 98 18
|